OINARRIAK

TXEMI CANTERA SARIA

SARIAREN XEDEA

Gizarte Ekonomiako Txemi Cantera saria ASLE enpresa-elkarteak (Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak) sustatzen du, Gizarte Ekonomiako printzipioak –alegia, parte-hartzea, demokrazia eta elkartasuna– garatu, finkatu eta defendatzeko ekarpen garrantzitsua egin duten entitate, instituzio edo erakundeen ibilbide nabarmena aintzat hartzeko.

Urtero deitzen den nazioarteko sari honek Txemi Canterari egiten dio gorazarre: lan-sozietateen ereduaren bultzatzailea bera, erreferentea izan zen langileek enpresaren kudeaketan eta gizarte-eraldaketan parte hartu zezatela sustatzen.

ERAKUNDE PARTE-HARTZAILEAK

Honako hauek izan daitezke hautagai:

  • Entitate, erakunde, instituzio edo enpresa nazionalak nahiz nazioartekoak, zeinen jarduera Gizarte Ekonomiaren balioei eta printzipioei egindako ekarpenagatik nabarmentzen den.
KATEGORIA ETA SARIA

Txemi Cantera saria kategoria bakarrean ematen da.

Saria hau izango da:

  • Agustín Ibarrola euskal artistaren eskultura bat, Txemi Canteraren balioak eta izaera sinbolizatzen dituena, eta balio artistiko aitortua duena.
BALORAZIO-BATZORDEA ETA EPAIMAHAIA

Epaimahaia instituzioetako, akademiaren arloko, enpresagintzako eta hirugarren sektoreko ordezkariz osatuta egongo da, eta haien ezagutzagatik eta Gizarte Ekonomiarekiko konpromisoagatik aukeratuko dira. Haren osaeran inpartzialtasuna, pluraltasuna eta kaudimen teknikoa bermatuko dira.

Epaimahaikide izango dira:

  • ASLEko ordezkariak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Erakunde kolaboratzaileetako ordezkariak eta nazioan zein nazioartean prestigioa duten adituak.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria emateko ekitaldiaren aurretik emango da jakitera.

SARIAREN BANAKETA ETA ZABALKUNDEA

ASLEk antolatutako ekitaldi instituzional batean emango da saria, eta entitate kolaboratzaileak eta hedabideak izango dira bertan.

Hala ASLEren nola entitate kolaboratzaileen kanal ofizialen bitartez jakinaraziko da saritutako hautagaitza zein den, saria nabarmentzen laguntze aldera.

OINARRIEN ONARPENA

Txemi Cantera sarian parte harturik, erabat onartzen dira oinarri hauek, baita epaimahaiak eta antolatzaileek hartutako erabaki guztiak ere.

ASLEk eskubidea izango du arrazoi justifikatuak direla-eta antolamenduzko alderdiak aldatzeko, gardentasun- eta berdintasun-irizpideak une oro betez.

DATUEN BABESA ETA IRUDIAREN ERABILERA

Emandako datu pertsonalak 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) eta indarrean den gainerako araudiaren arabera tratatuko dira, sariaren prozesua kudeatzeko soil-soilik.

Erakunde parte-hartzaileek beren izena, logotipoa eta irudi instituzionala erabiltzeko baimena ematen diote ASLEri, xede instituzional eta promozionaletarako eta zabalkunde publikoa egiteko. Informazio sentikorraren edo zabalkunderako ez den informazioaren konfidentzialtasuna bermatuko da.

APLIKATUKO DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Oinarri hauek Espainiako legeriak arautzen ditu. Edozein gatazka sortuz gero, alderdiak berariaz jarriko dira Bilboko Auzitegi eta Epaitegien mende, legokiekeen beste edozein jurisdikziori uko eginik.

Harremana


Galderarik baduzu? Entzuten zaitugu.

©ASLE · Irabazi-asmorik gabeko enpresa elkartea